MATERIAREN EGOERAK

Gure inguru hurbilean dugun materiak hiru aspektu izn ohi ditu: solidoa, likidoa edo gasa. Hiru aspektu horiei materiaren egoera deitzen zaie: egoera solidoa, egoera likidoa eta egoera gaseosa.


SOLIDOA: Egoera solidoan dauden gorputzek  masa izaten dute, forma egonkorraa eta presioa eraginez aldatzen ez den bolumena.


LIKIDOA: Egoera likidoan dauden gorputzek masa izaten dute, forma aldakorra eta presioa eraginez ez zaie bolumena aldatzen.


GASA: Gas egoeran dauden gorputzek masa
dute, forma aldakorra eta presioa eraginez bolumena aldatzen zaie.


Solidotik likidora pasatzeari urtzea deitzen zaio eta beroagatik gertatzen da, likidotik solidora aldatzeari solidotzea deitzen zaio eta hotza egiten duenean gertatzen da, likidotik gasera pasatzeari lurruntzea deitzen zaio eta beroa egiten duenean gertatzen da, gasetik likidora aldatzeari kondentsatzea deitzen zaio, eta solidotik gasera edo gasetik solidora aldatzea sublimazioa deitzen zaio.










No hay comentarios:

Publicar un comentario